markesina

*...No Music No Life...*

martes, 4 de diciembre de 2012

AMAIERA ETA GABONAK :)

          Klaseko "Blog esperientzia" sarrera honetan amaituko da. Baina ez da betiko agurra, neure kabuz jarraituko dut sarrerak eta musikaren arloan bizipenak igotzen blog honetara. Neure diario pertsonala izango balitz bezala :)

            Esan beharra daukat, izugarri gustatu zaidala leku hau pixkanaka-pixkanaka eratzea. Sarrera guztietan neure izaeraren zati bat plazaratu dut zuekin elkarbanatzeko. Gainera, guztiz aproposa iruditu zait bakoitzak bere blog pertsonala izatea, (beste talde batzuetan bloga taldeka da). Izan ere, blog bati berezi egiten diona, zeure gustuko ezaugarriak eta zeure iritzi bakarra plazaratzea da.

         Musika sentimenduak pizten ditu, inoiz ez gaituen utziko arima da. Pertsona guztien espresatzeko eta sentimenduak elkarbanatzeko era. Musikarekin negar egin, oroimenak izan eta zoriontsu jarri gaitezke, egin behar dugun bakarra entzutea da. Neure bizitzan, gauzarik garrantzitsuenetarikoa da eta, badakit musika existituko ez balitz neure bizitza ez litzateke koloreztatuta egongo, ez nintzateke egunero poz-pozik egongo. Niretzat musika gabe bizitzea, pertsonarik gabeko mundu batean bizitzea bezala izango litzateke. Hau da, ezinezkoa izango zitzaidan bizitzea bi gauza horiek faltatuko balitzaizkit.

          Benoo, hau esanda, musikari buruzko klaseko blog honekin amaitzeko, ez dago amaiera hoberik gaboneko kantak jartzea baino, gaboneko izpiritua pizteko!! :) ZORIONTSU IZAAN!!! =)

          
                            
                           




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!! MILA ESKER HAU GUZTIAGATIK!!! :):)





lunes, 3 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

          Gaur, abenduaren 3 a, euskararen egun internazionala da, hori ospatzeko abesti bat satuko dut hementxe animatzeko.

               

lunes, 26 de noviembre de 2012

KANTUTIK JOLASERA


          Sarrera honetan, hainbat gomendio orokorrak jarriko ditut, EAE-ko kurrikulumean agertzen diren gomendioak dira, musikako arlokoak, hain zuzen ere. Musikako irakasgaia irakasteko balio dute aholku hauek.

  • Ez da gomendagarria umeak beti grabaketarekin batera kanta egitea.
  • Hobe da kantua lehenago irakaslearekin ikastea eta gero grabaketa erabiltzea
  • Abestiaren tesitura umeen adinera egokitu behar da. Zenbat eta gazteago melodiaren anbitoa txikiagoa izango da.
  • Abestia ez dago egun batean osoki landu beharrik, egun ezberdinetan irakasteko sekuentziatzea da onena. Ahal bada proposamen ezberdinen bidez.
  • Lehengo eta behin kantua den bezala osorik aurkeztea, geroago abestia zatika zatika ikusteko.
  • Letra buruz ikasteko zaila bada, musika gabe eta zatika landu. Irakasleak bakarrik esango du eta ikasleek errepikatuko dute.
  • Letra erritmoarekin lotuta landu; lehenengo zatika eta gero osorik.
  • Melodia soilik edo letrarekin batera, lehenbizi zatika eta gero lotuta.
 
  • Kantu desberdinak erabili: abiadura desberdinak, kontrasteak eginez gorputz perkusia gehitu, dramatizazioa eta abar.

lunes, 19 de noviembre de 2012

EUSKAL INSTRUMENTUAK; AKORDEOIA



        Blogaren sarrera honetan euskal herriko instrumentuen irudiak jarriko ditut. Euskal Herriari eta geure kulturari soinu berezia eman diotenak. Sarrera honez baliatuko naiz neure instrumentuaz hitz egiteko; akordeoia.


        Orain, akordeoia nola fabrikatzen den bideo hau egokia iruditu zait jartzea.



                              




       Jarraian nire instrumenturik gogokoenaren bideoa utziko dut. Sarrera honetan bideotxo bat jarri nahi nuen, hain zuzen ere, ni akordeoia jotzen txikia nintzenean nire musika taldearekin. Tamalez, arazo tekniko bat izan dut eta ezin izan dut igo bideo hori. Baina, hona hemen 2009 ko AKORDEOI FESTIBAL INTERNAZIONALA, Texas-en egin zen eta munduko akordeoilariak jotzen dute. Horien artean, gure Kepa Junkera ere agertzen da (bigarrena).



           


       Akordeoia nire adiskidea izan da, hainbat urtez jo dut, esperientzia oso politak bizi ditudanarekin. Hala ere, bizitzan etapa batzuk ixten dira, beste batzuk irekitzeko. Akordeoia jotzea bertan behera utzi nuen, baina beti urte horien oroimena nire burmuinean eta bihotzan gordeko ditut.

viernes, 16 de noviembre de 2012

MUSIKA KLASE BATEAN PROPOSATUTAKO EKINTZA ALAIA


            Kaiixoo sarrera berri honetan, musika klasean egiteko jarduera dibertigarria proposatuko dut. Hementxe uzten ditudan hiru abestietatik, ikasleek aukeratu beharko dute gustukoena. Jarraian, aukeratutako abestia entzun beharko dute eta musika horri moldatzen zaion istoriotxo bat asmatuko dute, banaka.
              
             Musikaz gozatzeko, irudimena aske uzteko eta erlaxatzeko ariketa hau oso aproposa dela deritzot. 
         

domingo, 21 de octubre de 2012

PARTITURAK ONLINE EGITEKO PROGRAMA


         Denoi zaila egiten zaigu paper bat hartzea eta notak idazteari ekitea, ez baitakigu idazten ditugun notak zer nolako soinuak emititzen dituzten. izan ere, geure burmuinean baino ez ditugu nota horiek entzuten, noten entonazioa pentsatzen dugu, baina ezin dugu entzun.
   
       Horregatik post honetan programa oso baliagarria elkarbanatuko dut zeuekin. Partiturak online (ezer deskargatu gabe ezta instalatu ere) asmatzeko eta editatzeko programa!! 

  

               
                                   
         


     Harrigarria dirudi, programa honekin partiturak bete ahal dituzu, nahi duzun instrumentuarekin (piano, gitarra eta abar) estiloarekin eta notekin. Geroago, webgune honek zeure konpozizioa erreproduzituko du, gustoko duzun ala ez jakin dezakezu momentuan.Gainera, guztiz dohain da. Inskribatzea baino ez da behar.

lunes, 1 de octubre de 2012

INSTRUMENTUEN SOINUA BARNERTATZEKO BALIO DUEN ISTORIOTXOA


             Umeentzako musika klaseetan instumentu gehienen aurkezpena egokitzat hartzen dut. Izan ere, edozein abesti entzuten dutenerako, zein instrumenturekin eratzen melodia ikusi dezakete. Horrez gain, soinu desberdinen grina pizteko balio du instrumentu guztien erregistroa, berezitasunak eta ezaugarriak ezagutzea.

             Arestian esandako gaitasunak lortzeko edo bidea hasteko Disneyk publikatutako bideo hau guztiz egokitzat hartzen dut umeentzat. Pedro eta otsoa du izena pelikula motz honek, pertsonaia bakoitzak orkestrako instrumentu bat esleitzen zaio.



                              u 

domingo, 23 de septiembre de 2012

KAIXOO!!! :):)


           Beno geure ikasgaiari hasiera emateko (IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak) lehenengo ekintza blog didaktiko bat egitea izan da. Izan ere, etorkizunean seguru aski erabiliko dugun tresna izango da.  Teknologiek aurrera joan ahala, geure ikasleek apunteak, ariketak eta hainbat gauzez baliatu daitezke irakaslearen blogean sartzen.

        Neure aburuz, IKT ikasgaiako blogaren garapena oso interesgarria izango den itxaropena daukat. horretaz aparte gauza pila eta baliagarriak ikasiko dugu, seguru nago :):)

       Oraindik ez dakigu nola bideratuko dira klaseak, horregatik, nahiko goiz da ezer esateko blogari buruz. Utziko dugu denbora aurrera joaten eta ahalik eta onenen pasatzen eta gozatzen esperientzia berri honekin.


Hurrengora artee!!!  

lunes, 17 de septiembre de 2012

SARRERA HONETAN BIDEOTXO BAT SARTUKO DUT, LEHENENGOA


             Beno, nire bloga estreinatzeko, lehenengo bideoa sartu dut, non ume txiki bat ospetsua egin den Adele abeslariaren "Rolling in the deep" kantatzeagatik. Ume honek izugarrizko talentua du, era berean, ume txikiek ere talentua izan dezaketela islatzen du. Horrekin batera, geure ikasleengan sinistu behar dugu, gauza handiak egiteko kapazak direlako, neska hauxe bezala.